Irigoien Cein-eko presidente

Guaixe 2015ko urr. 3a, 10:46

Nafarroako Gobernuko Ekonomia, Enpresa eta Lan Politikako zuzendari nagusi Pilar Irigoien Ostiza Cein-eko presidentea da pasa den ostegunetik. Bokal gisa ariko da Maitena Ezkutari Artieda etxarriarra ere. Centro Europeo de Empresas e Innovacion de Navarra irabazi asmorik gabeko enpresa publikoa da eta Nafarroako ekonomia garapena sustatu nahi du. Irigoien etxera bueltatu daitekeela esan daiteke, 18 urtez Cein-en lan egin baitzuen, hiruna urtez enpresa txiki eta ertainen aholkulari eta ekintzaileen prestakuntzaren arduradun gisa eta beste dozena bat urtez ekintzaileen departamentuko arduradun izanda. Bestalde, Irigoien Nafarroako Autopista kudeatzen duen Audenasa enpresan Nafarroako Gobernuko ordezkarietako bat da.