Iñaki Martiarena txapeldun Bakion

Guaixe 2015eko urriaren 14a

Uhartearrak Bizkaia Kopa Trail (21 km) lasterketa irabazi zuen

Iñaki Martiarena korrikalariak beste txapel bat jantzi du. Astelehenean Bakion jokatutako Bizkaia Kopa Trail, 21 km-ko lasterketa irabazi zuen uhartearrak (1:35:03), helmugara iritsi ziren 106 korrikalarien artean.

Munarriz bederatzigarrena Anboto Km Bertikalean
Larunbatean Anboto Km Bertikala jokatu zen Arrazolan, 3,8 km-ko mendi lasterketa kronometratua. 260 korrikalarik osatu zuten Anbotoko igoera eta azkarrena Aitor Osa izan zen, sekulako erakustaldia eman zuen (38:47). Sakandarren artean Aritz Munarriz izan zen azkarrena, bederatzigarren postuan (44:56). Jose Luis Beraza 19.a sailkatu zen (46:10), Mikel Rubio 31.a (48:26) eta Alatz Agirre 44.a (49:46).