Bentaldeko saneamendu sarea berrituta

Guaixe 2015ko urr. 16a, 13:42

Sakanako Mankomunitatearen Ur Zerbitzuak Bentalde auzoko saneamendu sareko 80 bat metro hoditeria berritu du. Fernando Floresek azaldu digunez, “aurretik zegoen hoditeria gorabeherak zituen, ez zuen aldaparik eta bete egiten zen”. Hoditeria berria jartzearekin batera pisuetarako hartune berriak jarri dituzte. Hala, ur zikinak behar bezala jaso eta ur araztegira eramaten dira orain. Lanek 15.000 euro aurrekontua izan dute. Urdiaingo Udalak, bestalde, dermioaren iparraldean dauden Maubiako eta Sarabeko pistak konpondu ditu irailean. Lan horiek egiteko 36.000 euro inguru bideratu ditu.