Urdiaindarrak Albaolan

Guaixe 2015ko urr. 28a, 11:12

Bi autobus bete urdiaindar Pasaiarako joan-etorria egin zuten domekan. Adin guztietako 114 urdiaindarrak Pasaiatik Albaola itsas faktoriara itsasontziz iritsi ziren. XVI. mendeko San Juan baleontziaren errepika egiten ari diren ontziola hiru taldetan banatuta bisitatu zuten. Pasai Donibanen bazkaldu ondoren herria ezagutu eta 18:00etan, pozik, herrirako buelta hartu zuten. Udalak kudeatu zuen bidaia, baina festetako bazkarian ateratako diruarekin finantzatu zen guztia.