Susto handia Bucaresten

Guaixe 2015ko aza. 5a, 13:01

Ikasketek Erasmus programaren bidez Errumaniako Bucarest hiriburura eraman zuten Imanol Etxarri Galartza. Ostiral gauean lagun batzuekin diskoteka batera kontzertu batera joan zen. Taldeak erabilitako pirotekniak sua eragin zuen aretoan. Etxarri erdi parean zegoen eta hala ere zegoen ate bakarretik ateratzea lortu zuen. Gero, gainera, atean sortutako jende pilaketan zeuden pertsonak laguntzen aritu zen suhiltzaileak etorri bitartean. Langintza horretan arnastutako keagatik ospitaleratu behar izan zuten urdiaindarra. Ezbeharraren ondorioz 30 hildako eta ehundik gora zauritu izan ziren.