San Anton kofradia

Guaixe 2016ko urtarrilaren 22a

Urdiaingo San antondarrak bihar elkartuko dira. Eguerdiko elizkizunak elkartuko ditu kofradeak. Ondoren, soroak bedeinkatu eginen dira. Tintiniturri elkartean gosaldu ondoren, udaletxean batzarra eginen dute kofradeek. Ardurak berritu ondoren, Aitziber elkartean kofradiaren bazkaria izanen da. Hura despedituta kofradiako lau arduradunen etxeetara errondan joanen dira.