Eskolako bi talde Iruñeko robotika proban

Guaixe 2016ko ots. 11a, 18:21

Nafarroako First Lego Leagueko Nafarroako kanporaketa Iruñeko Baluarte jauregian ilbeltzaren 30ean. Lehiaketaren helburuak zientzia kultura, robotika eta balioen sustapena dira. Aurreko edizioetan bezala errobota egin, harekin probak bete eta, gainera, ikastetxean hondakinen birziklatzeari buruz egindako lan bat aurkeztu behar zuten talde parte-hartzaileek.

Nafarroa guztiko 23 talde neurtu ziren, 10 eta 16 urte arteko 200dik gora ikasle. Haien artean Urdiaingo eskolako bi zeuden: Electrodinamiks eta Jentiltroniks. Lehen taldea hamar ikasle “handik” osatu zuten eta 4. parte-hartzea zuten lehiaketan. Bigarren taldean zortzi ikasle “txiki” zeuden eta estreinako parte-hartzea zuten lehiaketan.

Urdiaingo eskolako ikaslea den Asierrek esan zigunez, herrian plastikoko ontzien tapoiak jasoko zituztela esanez oharra zabaldu zuten. “Asko jaso genituen eta birziklatzeko enpresara eraman genituen”. Jasotako dirua Urdiaingo Udalari eman diote, “kirola egin ezin duten haurrendako” bideratzeko. Handien taldeak, berriz, QR kodigoa eta web orria sortu zuten. Zaborrik onena, sortzen ez dena leloari jarraituz, web orrian enpresek produktuendako ordezko piezak proposatzeko aukera dute, “matxuratutako produktuak zaborretara ez botatzeko”. Bi taldeek errobota egiten denbora asko eman zuten, baina txikienek handienen laguntza izan zuten.