Ezkurdia eta Albisu Urdiaingo eskolan

Guaixe 2016ko mar. 2a, 08:41

Ostiralean izan ziren bisitan, neska-mutikoen gozamenerako

Ostiralean Urdiaingo herri eskolako ikasleek sorpresa bikaina hartu zuten. Joseba Ezkurdia pilotari arbizuarra eta ama lakuntzarra duen Jon Ander Albisu pilotari gipuzkoarra agertu ziren ikastetxean, neska-mutiko guztien gozamenerako. Urdiaingo ikasleek egindako elkarrizketa erantzun ondoren, urdiaindarrek eurendako propio prestatutako bertsoa entzun eta ondoren frontoira joan ziren guztiak. Bertan, eskolak antolatutako pilota txapelketako finala jokatu zuten. Bi irakasle finalistak bi ikasle finalisten kontra aritu ziren, eta nahiz eta irakasleek irabazi, ikasleek oso ongi jokatu zuten. Ondoren, guztiek diploma jaso zuten, Ezkurdiaren eta Albisuren eskuetatik. Jakina, ikasleek pilotariekin argazkiak ateratzeko aprobetxatu zuten eta guztiek bikain pasa zuten.

Bertsoa
Ezkurdia aurrelari
ta oso altua
Albisu atzelari
ta oso majua

Pilotari bikainak
ez da parekorik
eskerrik asko hona
etortzeagatik