Urtasunek Malasiako Langkawiko Tourra osatu zuen

Guaixe 2016ko mar. 9a, 10:46
Pablo Urtasun Funvic Soul Cycles-Carrefour taldeko gainontzeko txirrindulariekin.

Pablo Urtasun txirrindulari urdiaindarrak debutatu du Funvic Soul Cycles-Carrefour taldearekin. Otsailaren bukaeran eta martxoaren hasieran Malasian izan da urdiaindarra, 8 eguneko Langkawiko Tourrean parte hartzen. Otsailean gaixorik egon zen Urtasun eta 9 egun entrenatu gabe egon behar izan zuen, eta hori nabaritu zuen Malasian. Langkawiko Tourreko bizpahiru egunetan aritzearekin konformatzen zen, baina Tour osoa despeditzea lortu zuen eta alde horretatik kontentu itzuli da Urdiaingo esprinterra. Dimension Data taldeko Reinardt Jense van Rensburgek irabazi zuen Langkawiko Tourra, eta Urtasunen taldekide Antonio Piedra 10.a sailkatu zen, 29 segundora.