Benigno Mendia Goikoetxea zenari auzolanaren bidez merezitako omenaldia eskaintzea. Lan horixe jarri zion bere buruari Benignoren Lagunak taldeak (BL). Omenaldia auzolanean egin nahi dute, “ hori baitzen bere eguneroko lana eta jana”. Antolatutako egitaraua, “auzolan erraldoia” behar bezala aurrera ateratzeko boluntarioak eskatu dituzte antolakuntzatik. Bost lanetarako boluntarioak behar dira: muntatzea-desmuntatzea, sukaldea-zerbitzatzea, harrikoa egitea, garbiketa eta barra. Izena emateko Urdiaingo Mareo eta Kaluxa tabernetatik edo Olatzagutiko Barandi tabernatik pasa daiteke. Bestela, benignolagunak@gmail.com e-posta helbidera idatzi.
Herri bazkaria
500 pertsonendako bazkaria izanen da, 14:30ean, frontoian. Haur eta helduendako txartelak dagoeneko salgai daude Urdiaingo Mareo eta Kaluxa tabernetan edo Olatzagutiko Barandi tabernan. benignolagunak@gmail.com e-posta bidez erreserbak egin daitezke.