Esker ona

Guaixe 2016ko api. 22a, 08:03

Benignoren Lagunak taldearen izenean eskerrak eman nahi dizkiegu aurretik, egunean bertan eta ondorengo egunetan hauspoa ematen lagundu zuten guzti guztiei: laguntza eskaini zuten udalei, bazkaria antolatzen lagundu zuten enpresei, eguna alaitzen lagundu zuten musikari zein bestelakoei, omenaldian parte hartu zuten norbanako zein taldeei, azpiegitura guztia antolatzen lagundu zutenei eta, nola ez, auzolanean aritu ziren ehundik gorako lagun guzti guztiei. Auzolanean antolatutako omenaldi eta eredu ahaztezina izan zen larunbatekoa eta aurrerantzean gure herrietan eredu hau jarraitzeko aldarria ere luzatu nahi dugu.

Benignoren Lagunak