Urtasun 40.a Turkiako Itzulian

Guaixe 2016ko api. 26a, 14:34

Gaur 3. etapa dago jokoan

Atzo Turkiako Tourreko 2. etapa jokatu zen. Rural Kutxa-Seguros RGA taldeak sekulako lana egin zuen eta talde berdeko Pello Bilbao izan zen irabazlea (4:18:51). Funvic talde brasildarrean dabilen Pablo Urtasun 34.a sailkatu zen, 7:52ra. Sailkapen orokorrean Lampreko Niemiec da liderra eta 6 segundora dago Rural Kutxako Pello Bilbao. Pablo Urtasun 40.a da, 8:18ra.
Gaur 3. etapa dago jokoan.