Urtasun 25.a Turkiako Itzulian

Guaixe 2016ko apirilaren 28a

Rural Kutxako Pello Bilbaok jarraitzen du lider

Atzo Turkiako Itzuliko 4. etapa jokatu zen (187 km), esprintean erabaki zena. Lampre taldeko Sacha Modolo gailendu zen (4:26:26). Funvic talde brasildarrean dabilen Pablo Urtasun urdiaindarra denbora berean sartu zen, tropel nagusian. Sailkapen orokorrean Rural Kutxa-Seguros RGA taldeko Pello Bilbaok jarraitzen du, bere taldekide Jose Gonçcalves eta David Arroyoren aurretik, 5 eta 13 segundora. Pablo Urtasun 25.a da, 26:03ra.

Gaur 5. etapa jokatuko da, Alanya eta Kemerren artean (189,3 km).