Urtasunek Turkiako Tourrari eusten dio

Guaixe 2016ko apirilaren 29a

Mendiko hiru etapa geratzen dira Pello Bilbaok agintzen duen proba bukatzeko

Atzo Turkiako Itzuliko 5. etapa jokatu zen, Southeast taldeko Mareczkok esprintean irabazitakoa. Sailkapen orokorrean Rural Kutxa-Seguros RGA taldeko Pello Bilbaok jarraitzen du lider, 5 segundora bere taldekide Gonçalves eta 13 segundora bere taldekide Arroyo dituela. Funvic taldean dabilen Pablo Urtasun urdiaindarra 53.a da, 32:40ra. Igandean despedituko da Turkiako Tourra, mendiko hiru etapa jokatu ondoren. Orain iritsiko da Tourragatik gogor borrokatzeko tartea.