Folk doinuak Urdiainen

Guaixe 2016ko eka. 10a, 12:47

Gaur, 20:00etan, plazan.

Elorri talde nafarrak euskal eta irlandar folkoreko (Eskozia, Bretaina, Ipar Amerika…) doinuak aletuko ditu Urdiainen. Bi iturrietatik edanez, taldeak sortutako doinuak entzuteko aukera izanen da ere. Iruñean hilero irlardar musika jotzeko saioa egiten da han du sorburua taldeak; Unai Otegi txirula joleak sortu zuen 2013an. Taldeak hainbat partaide izan ditu baina gaur egun laukotea Otegiz aparte honakoek osatzen dute: Edurne Arzoz (arpa), Iñigo Bidaurre (biolina) eta Fernando Izko (gitarra eta bodhran).

Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatu duen 400/1000 kultura programa berriaren barruko emanaldia da biharkoa. Programaren helburua 400 eta 1.000 biztanle arteko herrietara kultura eramatea da. Estreinako edizioan programak 40 herritara iritsiko da. Sakanan, Urdiainera eta, heldu den ostiralean, Uharte Arakilera.