Zauritu gabeko sutea enpresa batean

Guaixe 2016ko eka. 21a, 09:20

Atzo 17:15 aldera Magotteaux enpresako pintura kabinan sutea piztu zen. Han zeuden pinturek eta disolbatzaileek hartu zuten su. Suhiltzaileak deitu zituzten eta haiek iritsi bitartean, segurtasun protokoloa segituz, enpresak langileak atera zituen. Haietako batzuk sua kontrolatzen aritu ziren, suhiltzaileak agertu bitartean. Aparra erabiliz itzali zuten sua. Lantegia aireztatu zuten eta 18:38rako despeditu zuten lana suhiltzaileek. Suak ez zuen lantegiaren egituran kalterik eragin. Ezbeharra Guardia Civila ikertzen ari da.