Bost festa egun, erromeria eta guzti

Guaixe 2016ko uzt. 1a, 13:33

San Pedroren omenezko festak abiatuko dira bihar Urdiainen. Bost eguneko ospakizunetan San Pedro zelaira joan eta han erromeria alaiaz gozatzeko aukera izanen dute urdiaindarrek. Asteazkena bitarte bada zerekin goza Urdiainen. 

Egitaraua
Garilak 2, larunbata
12:00etan Etxajua eta festen hasiera Sakaranga txarangarekin.
13:00etatik 15:00etara Kuadrillen arteko kalderete txapelketa, UGAk antolatuta.
17:00etan Haur kategoriako bizikleta lasterketa eta ginkana.
18:00etan Herriko gazteen arteko pilota partiduak, UGAk antolatuta.
20:15etik 22:00etara Dantzaldia Tximeleta taldearekin.
22:00etan Euskal presoen aldeko afaria.
1:00etatik 4:00etara Dantzaldia Tximeleta taldearekin.

Garilak 3, domeka
10:30ean  Ardo banaketa San Pedroko hariztian.
12:30ean Meza nagusia San Pedroko baselizan.
14:30ean Bazkaria San Pedroko zelaietan.
17:00etan Zortzikoa.
19:00etan Salbea eta herrira itzulera.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Gaubela taldearekin.
22:00etan Zezensuzkoa.
00:30etik 2:30etara Dantzaldia Gaubela taldearekin.

Garilak 4, astelehena. Jubilatuen eguna
10:00etan Gosaria alondegian, Tintiniturri elkartearen eskutik.
12:00etan Meza.
12:30etik 14:00etara Dantzaldia Bixente Setoainekin.
14:30ean Jubilatuen bazkaria, ondoren Bixente Setoainekin dantzaldia.
15:00etan Gizonen bazkaria, Irunberriko Txarangak alaitua.  
18:00etan Asier Kindam magoa, plazan.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin.  
24:00etatik 3:00etara Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin.

Garilak 5, asteartea
10:00etan Gosaria alondegian, gizonek eskainia.
12:00etan Herriko dantzari txikiak.
13:00etan Pancho Balbuena, plazan.
14:30ean Emakumeen bazkaria, Txorongo Txarangak girotua.  
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Gabenara taldearekin.  
00:30etik 3:30era Dantzaldia Gabenara taldearekin.  

Garilak 6, asteazkena
10:00etan Gosaria Aitziber elkartearen eskutik.
12:00etan Joku trena plazan.
12:30ean Aizkolari eta harri-jasotzaile erakustaldia plazan.
14:30ean Herri bazkaria.
17:30ean  Etxez etxe Peña Poteo txarangarekin.
16:30etik 19:30era Hainbat adinetarako puzgarriak, zezen mekanikoa eta bizikleta eroen zirkuitua.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Trikidantz taldearekin.
22:00etan Zezensuzkoa.
22:30ean Bertso afaria frontoian, UGAk antolatuta.
00:30etik 03:30era Dantzaldia Trikidantz taldearekin.
Egunero, eguerdi eta iluntzean, ardoa banatuko da alondegian.
Eguerdietan lenzeria eta memoria tailerrekoen erakusketa.