Bentarendako aldamiozko jantzia

Guaixe 2016ko uzt. 22a, 10:48

Urdiaingo benta aldamioz inguratuta dago garagarrila akaberaz geroztik. Udaletik jakinarazi digutenez, teilatu guztia berritzeko asmoa dute. Itajurak barruko paretetan kalteak sortzen ari dira eta horiek saihesteko eta eraikina gehiago ez hondatzeko lanean ari dira. Teilatuan berritu beharreko latak eta soliboak berritu, teilapeko isolatzailea jarri eta teilak jarriko dira. Opatutakoaren arabera beharrezko konponketak egiten ari direnez, lanetarako aurrekontu irekia du udalak.

Bestalde, udalak Iturtxuloko haurrendako jolas parkea festen aurretik kendu egin zuen, berri bategatik ordezkatzeko. Enpresa batek jolas parke berria aurki jarriko du.