Urtasun Ordiziako Klasikoan

Guaixe 2016ko uzt. 26a, 14:39

Funvic soul Cycles-Carre talde brasildarrarekin lehiatu zen urdiaindarra

Astelehenean 93. Ordiziako Klasikoa jokatu zen, profesional mailako lasterketa ezaguna (165,7 km). Orica taldeko Simon Yatesek lortu zuen garaipena, helmugara bakarrik iritsi eta gero (3:49:50). Sakanatik sortutako Rural Kutxa-Seguros RGA taldeko Hugh Carthy 6.a sailkatu zen eta probako 23 urtez azpiko lehen txirrindularia izan zen. Aipatzekoa da Pablo Urtasun urdiaindarra aspaldiko partez bizikleta gainean ikusteko aukera izan zela. Urtasun Funvic Soul Cycles-Carre talde brasildarrarekin lehiatu zen eta 76.a sailkatu zen, 16:29ra.
Orain Portugalgo Itzulian lehiatuko da.