Pablo Urtasun omenduko dute Urdiainen

Guaixe 2016ko aza. 25a, 11:49

Larunbatean, 14:30ean, bazkaltzera bilduko dira Aitziber elkartean

Pablo Urtasunek bizikleta zintzilikatzea erabaki eta gero, urdiaindarrek herriko txirrindularia omentzea erabaki dute. Horrela, biharko, larunbaterako, bazkaria antolatu dute Aitziber elkartean, 14:30ean. Mahainguruan, eta, primerako giroan, iritsiko da txirrindulari urdiaindarrak merezi duen omenaldia.