Herriko lagun eta txirrindulariari omenaldia

Guaixe 2016ko abe. 1a, 12:39

Pablo Urtasun omendu zuten larunbatean Urdiainen

Pablo Urtasun urdiaindarrak bizikleta zintzilikatzea erabaki du. Txirrindulari lanetan egindako ibilbidea aitortzeko omenaldia antolatu zioten herritarrek eta lagunek, larunbatean, Urdiaingo Aitziber elkartean. 100 lagun inguru bildu ziren bazkarian eta, lagunen errekonozimenduaz gain, opari bikainak jaso zituen Urtasunek, tartean besoak altxatuta garaipena ospatzen ari zen irudi zoragarri bat, eta egon den talde guztien maillotak bilduta osatutako koadro erraldoia, besteak beste.