Urdiaingo Gure Esku Dagoko kideek itsajuek leherrarazi zituzten atzo eguerdian. Plazara hots egin zituzten urdiaindarrak. Erabakitze eskubidearen alde dauden hainbat urdiaindarrek bat egin zuten deialdiarekin. Guztiek talde argazkia egin zuten eta, ondoren, Gure Esku Dagok auzatera gonbidatu zituen. Gazta eta lukainka izan zituzten dastatzeko.
Atzo egindako argazkiarekin batera Urdiaingo Gure Esku Dagok etxeetara aurten antolatu nahi duten galdeketaren inguruko informazioa banatuko dute. Horrekin batera, galdeketa hori babesteko sinadurak biltzen hasiko dira. Gure Esku Dagok ahalik eta urdindar gehienen babesa eskuratzeko asmoa du. Jakinarazi digutenez, “ahalik eta jende gehiena parte hartzea nahi dugu, baita iritzi ezberdinak entzun ere”. Urdindar talde batek eratu du Gure Esku Dago. Haiek lanean hasi dira, baina taldean edozein sartu daitekeela gaztigatu dute.