Robotikarekin hitzordua

Guaixe 2017ko otsailaren 10a

Urdiaindarrek aurretik egindako robotika erakustaldia.

Urdiaingo Robotika Taldeko Jentiltroniks eta Elektrodimamiks taldeek Nafarroako First Lego League (FLL) parte hartuko dute bihar. 22 talde guztira prestatu dituzten robotak aurkeztuko dituzte, 10:00etatik 19:30era. 230 neska-mutilek, gainera, emakume zientzialariei buruzko posterrak azalduko dituzte. Izan ere, biharkoa Emakumeak eta Neskak Zientzian Eguna baita.