Garagarrilaren 18rako lurralde estatusari buruzko herri galdeketa eginen da Urdiainen. Herriko Gure Esku Dago taldea jendeari data gogorarazteko eta hartan parte hartzera animatzeko hainbat ekitaldi antolatzen ari da. Domeka goizean taldearen kantaren bideoklipa grabatzekoak dira eta, 13:00, aldera plazan elkartuko dira eta urdindarrek auzateaz gozatzeko aukera izanen dute.