guaixe.eus

Herri festa antolatu du GEDek

  Gizartea  Urdiain

Urdiaingo Gure Esku Dagok (GED) herri festa antolatu du biharko. Erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak 14:30erako herri bazkaria antolatu du. Haren ondoren bertsolariak ariko dira.18:00etan, berriz, erabakitze eskubidearen alde dauden urdiaindarrak protagonista dituen bideoaren emanaldia eginen da. 22:00etan, afaltzeko, ogitarteko jana izanen da. Festa despeditezeko Alfonsi Fon dj ariko da dantzarako giroa jartzen. Gainera, egun guztian plazan musika izanen da.

Urdiainen, Sakanako beste sei herritan bezala, garagarrilaren 18an herri galdeketa eginen da. Urdiaindarrak lurraldetasunari buruzko galdeketa batean parte hartzeko aukera izanen dute.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak