Urdiainen herri galdeketa

Gure Esku Dago eguna Urdiainen

Guaixe 2017ko mai. 22a, 11:27

Larunbatean ospatu zen Gure Esku Dago eguna Urdiainen. 150 lagun inguru bildu ziren plazan burututako bazkari ederrean. Ekainaren 18ko galdeketan parte hartzeko gonbidapena egin zuten bertan bildutakoek eta Urdiainen Gure Esku Dagok grabatutako bideoa aurkeztu zuten ondoren. Jai giroak ordu txikira arte iraun zuen.