Urdiaingo Gure Esku Dagok garagarrilaren 18rako herri galdeketa antolatua du. Urdiaindarrak hartan parte hartzera animatuz Gure Esku Dagoren kantuarekin bideoa egin du herriko taldeak. Makina bat herritarrek, baita jentilek ere, euren erkideei estatus politikoari buruzko galdeketan parte hartzeko gonbidapena egin diete irudien bidez.
Gure Esku Dagok antolatutako herri galdeketan honako bi galderei erantzun ahalko diote urdiaindarrek: Nahi al duzu herritarrok gure etorkizuna era librean erabakitzea? Eta nahi al duzu Euskal Herri burujabe bateko urdindarra izan?