Urdiaingo herri eskolak bertso-saioa antolatu zuen ostiralerako. Herriaren etxeko auzo gela beteta zela, ikasleek eskolan sortutakoa aurkeztu zuten. Izan ere, otsailetik maiatzera bitartean bertsoak egiten eta hizkuntzarekin jolasten aritu dira. Urdiaindarrek ikasleen bertso eta koplekin gozatzeko aukera izan zuten. Baina ez ziren bakarrik aritu. Oihana Iguaran Amasako bertsolaria aldamenean izan baitzuten. Haren laguntzarekin, “hainbat doinu, gai eta ariketa entzun eta ikusi ahal izan ziren”, jakinarazi digute eskolatik. Ordu eta erdiko saioa osatu zuten guztien artean, “saio atsegin eta arina, egitasmoak merezi bezalakoa”.