Edozein hauteskunde prozesu arruntaren inguruan bozero ofizialek “demokraziaren festaz” hitz egiten digute. Demokrazia herriari hitza eta erabakia egunero ematea da, ez lau urtetik behin soilik. Garrantzitsuak izanik ere, ohiko hauteskundeetan guk ez dugu festa batek sortzen digun zirrararik inoiz sentitu.
Datorren igandean herritik herrira sortutako GED ekimenak ariketa ezin demokratikoagoan parte hartzera gonbidatu gaitu. Gure herrietan herri konsultak deituak daude eta guk ilusioz parte hartuko dugu. Gainera baietz bozkatuko dugu Euskal Herri librea eraiki nahi dugulako non jendartea zoriontsua izango den. Badakigulako gehiengo handiarendako erabaki hobeak hartzeko gai garela, ez dugulako menpekoak izan nahi eta gurea herri bideragarria delako sozioekonomikoki.
Horregatik guztiagatik datorren igandean demokraziarendako festa handian parte hartzera eta baietz bozkatzera animatu nahi dugu jendea.