Eskolan Ezkurdiarekin

Guaixe 2017ko eka. 22a, 16:00

Urdiaingo herri-eskolan frontenis eta esku pilota txapelketen finalak jokatu ziren astelehenean. Modalitate bakoitzeko finalean ikasleen bikote bana irakasleen bikote banaren kontra neurtu zen. Frontenisean ikasleak izan ziren onenak eta pilotan irakasleak. Joseba Ezkurdia arduratu zen diploma eta sari banaketaz, baita sinadurak emateaz ere. Argazkiak ez ziren falta izan.