Udako solstizioarekin San Juan ermita bisitatuko dute urdiaindarrek gaur. 19:30ean abiatuko dira kalejiran herriaren etxetik. Txistularien doinura aitzinako jantziak dituzten neska gazteak, dantzari txikiak eta herritarrak jaitsiko dira. Elizkizunaren ondoren ermitako plazan sua piztuko da. Eta haren ondoan San Joan kantaita abestuko dute neska gazteek, elkarri eskua emanda dutela. Kanta saioaren ondoren, dantzarena izanen da. Eta auzatearekin despedituko da hango aldia. Bitartean txikiak suarekin jolasean ariko dira, adarren muturretan dauden arto koxkolak errez. Herrian bueltan, koadrilaka edo auzoka antolatutako afariak izanen dira Urdiainen.