Larunbatean hasi ziren festak. Giro ona zegoen, baina urdiaindarrak zeruari begira zeuden, eguraldiak igandean San Pedro ermitara joatea utziko zien ala ez. Azkenean, posiblea izan zen eta atzo elizkizunak, bazkariak eta zortzikoa izan ziren San Pedro zelaian. Bueltan, parrandak herrian jarraitu zuen.
Oraindik hiru festa egun dituzte aurrez-aurre urdiaindarrek. Gaur jubilatuen eguna da eta, horretaz gain, gizonen bazkaria. Bihar emakumeen bazkaria izanen da eta, asteazkenean, berriz, koadrilen eguna.