Urdingo hizkera ikasteko ikastaroa prest

Guaixe 2017ko abe. 18a, 08:23

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak, Urdiaingo Udalaren laguntzaz, Urdingo hizkeraren inguruko ikastaroa antolatu du. Urdiaingo edo Burundako hizkera landu nahi duten herritarrei, bereziki, gazteei, eta interesa duen edonori dago zuzenduta ikastaroa. Antolatzaileek jakinarazi dutenez ikastaroa praktikoa izanen da, saio motz eta dinamikoekin. AEK-ko irakaslea Aitor Irigoien izanen da ikastaroa emanen duena. Ilbeltzaren 13an hasiko da eta bederatzi saioko iraupena izanen du. Urdiaingo euskara ikasteko saioak larunbatetan izanen dira, 11:30etik 13:00etara, Urdiaingo herriaren etxean.

Izena ostegun eguerdira arte eman daiteke. Horretarako, Mank-en Euskara Zerbitzura (948 464 840 edo euskara2@sakana-mank.eus) edo AEK-ra (948 468 258 edo sakana@aek.eus) jo daiteke. Doako ikastaroa da.