Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak, Urdiaingo Udalaren laguntzaz, Urdingo hizkera ikasteko ikastaro praktikoa antolatu du. Bakaikun eta Altsasun herriko euskalkia bizi-berritzeko dagoen interesa ikusita eta Burundako herrietako euskalkiak, aldeak alde, antzekoak zirela jakinda, Urdiaingo hizkera ikasteko ikastaroa antolatzea erabaki zuen Euskara Zerbitzuak.
14 pertsonek eman dute izena eta bihar hasiko dira Burundako euskalki bizi hori ikasten. Klaseak Urdiaingo herriaren etxeko auzoan izanen dira, 11:30etik 13:00etara. AEK-ko Aitor Irigoien izanen da irakaslea. Aste Santura arte larunbatero elkartuko dira, Santa Ageda asteburua kenduta.
Izena eman nahi duenakSakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzura jo dezake: 948 464 840 edo euskara2@sakana-mank.eus edo AEK-ra, 948 468 258 edo sakana@aek.eus.