Haurrendako komiki tailerra

Guaixe 2018ko ots. 21a, 19:34

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak haurrendako komiki lantegia prestatu du. Lehen Hezkuntzako 3. eta 6 maila bitartean ari diren ikasleek eman dezakete izena Bizitza Dario komiki lantegian. Iñaki Martiarena Otxotorena, Mattin, komikilari donostiarra izanen da saioa emanen duena. Hura martxoaren 16an izanen da, ostiralean, 18:00etan, Urdiaingo liburutegian. Izena eman nahi duenak urdiainlib@cederna.es helbide elektronikora bidali beharko du mezua.

Martiarena Euskal prentsako ohiko kolaboratzailea, makina bat liburu ilustratu ditu eta hainbat erakusketa eta album argitaratu ditu. Mattinek Sakanan ere lan egin du. Etxarri Aranazko Ziriketzen euskara taldeak egindako Euskalmasutra karteleko eta kamixetetako irudiak bereak ziren. Baita Manu Gomezen Bertso intsumituak (1995, Kakitzat) liburuxkakoak ere.