Liburu bati buruzko kritika edo iruzkina da, liburu baten irakurketa gomendatzeko norberak bere buruari egindako bideo-grabazioa, Youtuben zintzilikatzen dena. Hori da booktubea, ingelesezko book (liburua) eta Youtube (Interneteko bideo plataforma) hitzen batuketatik sortutako neologismoa.
Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eta Urdiaingo Aitziber elkartearekin batera, martxoaren 16ko 18:00etan jarri dute hitzordua. euskara1@sakana-mank-eus e-postan eman daiteke izena. Sakanako gaztetxoen Internet bidez irakurtzeko zaletasuna sustatzeko helburua du ekimenak. Horretarako, "munduan barna sekulako arrakasta izan duen booktube fenomenoa baliatuz". Kamera aurrean nola jardun behar den ikasiko dute saioan. Azalpen horietaz aparte, aurten estreinakoz booktube saila duen Maria Markotegi sarietarako lanak prestatzeko aukera ere izanen da.