Urdiaingo Gurasoen Euskara Batzordeak antolatuta, martxoaren 4an neska-mutil talde ederra bildu zen Aitziber elkartean, pizza tailerrean parte hartzeko. Euskaraz aritzea, hori zen baldintza bakarra. Pizza masa egin ondoren, norberak bakoitzaren gustura prestatu zuen bere pizza. Labean sartu eta afari-merienda ederra egin zuten guztiek, giro ederrean.