Arkatzak, borragomak, errotuladoreak, koloretako zerak, papera eta irudimena. Horiek erabili zituzten pasa den ostiralean dozena bat neska-mutikok Urdiaingo liburutegian. Guztiek Iñaki Martiarena Otxotorena, Mattin, komikilari eta irudigilea gidari zutela, komikigintzan trebatu ziren. Euren zintak egiteko aukera izan zuten Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatutako tailerrean.