Galartza unibertsitateko irakasleen irakasle

Guaixe 2018ko mai. 19a, 10:58
Marko Galartza alderantzikatutako gela pedagogia ereduaz azalpenak ematen. Argazkia: NUP.

Alderantzikatutako gela pedagogia ereduari buruzko argibideak eman zizkien irakasleei.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) 80 irakasletik gora alderantzikatutako gela pedagogia ereduari buruzko trebakuntza jaso dute berriki. NUP bereko bi irakaslek eman zuten saioa, haietako bat Marko Galartza Galartza izan zen. Urdiaindarra Elektrizitate, Elektronika eta Komunikazio Ingeniaritza departamentuko irakaslea da.

Galartzak azaldu zuenez, alderantzikatutako gela pedagogia ereduaren oinarria klase garaian metodologia aktiboak erabiltzea eta ikasleen arteko elkarlana direla. Irakaskuntza eredu horrek ikasketako zenbait prozesu gelatik kanpo uzten ditu (kontzeptu teorikoen azalpena, esaterako) eta gelako denbora, irakaslearen esperientziarekin batera, beste ezagutza batzuez jabetzeko eta praktikatzeko erabiltzen du. Erraza dirudien arren ondorio ugari dituela azaldu zuten. Irakasleek normalean erabiltzen ez dituzten software eta komunikazio tresnak erabilera dakar pedagogia eredu horrek. Horiek hain zailak ez direla azaltzeko erakustaldiak ere egin zituzten.

Bestalde, NUP bereko bi ereduen berri eman zituzten eta munduan izandako garapena azaldu zuten. Metodologia horrekin lotutako ikasketa aktiboa, just in time irakaskuntza eta gamifikazioa pedagogia kontzeptuez ere aritu ziren.