Urdiaingo VI. Futbol 7 Txapelketa ate joka

Guaixe 2018ko eka. 6a, 16:49

Ekainaren 22an hasiko da eta ekainaren 15a baino lehen eman behar da izena

Ekainaren 22an hasiko da Urdingo Gazte Asanbladak antolatutako Urdiaingo VI. Futbol 7 Txapelketa. Urdiaingo futbol zelaian jokatuko da txapelketa eta ekainaren 22an hasi eta Urdiaingo Andramauztuko festetan jokatuko da finala, abuztuaren 14an edo 15ean.

Izena ematea zabalik dago ekainaren 15era arte, ondoko telefonoetara whatsappa bidalita (620 758 791 / 640 811 881). Talde bakoitzak 60 euro ordaindu beharko ditu.