Urdiaingo festen lehendabiziko egunean, larunbatean, eskolen mailako txirrindularitza proba egotea ohikoa da Urdiainen, urtez-urteko ekitaldia, eta aurten ere hala izanen da. Larunbatean arratsaldeko bostetan hasiko dira txirrindulari txikienak lanean. Ginkana eta lasterketa probak izanen dituzte aurretik. Eta, jakina, tartean izango dira Burunda eta Aralar klubetako taldeak.