Asteburua pasata, hiru festa egun oraindik aurretik Urdiainen

Guaixe 2018ko uzt. 2a, 12:58

Larunbatean lehertu zen festa, eta igandeko San Pedroko erromeriaren ondotik hiru festa egun geratzen dira oraindik

Larunbat eguerdian lehertu zen festa Urdiainen. Urdiainen Euskaraldia sustatuko duen taldea izan zen etxajua piztu zuena. Larunbateko ekaitzek ez zuten urdiaindarren festa gogoa zapuztu eta larunbatean giro bikaina egon zen. Igandean zein eguraldi egingo zuen, hori izan zen urdiaindarren kezka, baina eguzkia atera zen eta urdiaindarrak gustura bildu ziren San Pedron. Elizkizunen ondoren ardoa banatu zuen udalak eta koadrilaka edo familiaka bazkaldu zuten haritzen itzalpean bildutakoak. Urdiaingo alkate David Orozek dantzatu zuen lehen zortzikoa. Arratsaldean herrira igo eta bertan jarraitu zuen festak.

Asteburua pasata, oraindik hiru festa egun dituzte urdiaindarrek. Gaur jubilatuen eguna da eta gizonen bazkaria. Bihar, aldiz, emakumezkoena izango da eta asteazkenean koadrilen eguna.

Garilak 2, astelehena. Jubilatuen eguna
10:00etan Gosaia alondeien, Tintiniturri elkartien eskutik.
12:00etan Meza.
12:30etik 14:00etara Dantzaldia Fidel Zelaiekin.
14:30ean Jubilatuen bazkaia, ondorien Fidel zelaiekin dantzaldia.
15:00etan “Gizonen bazkaia” Turrutxiki txarangak alaitua.
18:00etan Ganbara ikuskizuna, plazan.
19:30ean Etorkizuna dantza taldia, plazan.
20:00etatik 22:00etara Joselu Anaiak taldiekin musikia.
00:00etatik 03:00etara Joselu Anaiak taldiekin musikia.

Garilak 3, asteartia
10:00etan Gosaia alondeien, gizonek eskainia.
12:30ean Txamakos, plazan.
14:30ean “Emakumien bazkaia” Txorongo txarangak girotua.
17:30ean Kadete mailako bizikleta lasterketa.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Ken Bat taldearekin.
22:00etan Zezensuzkoa.
00:30ean 03:30era Dantzaldia Ken Bat taldearekin.


Garilak 4, asteazkena
10:00etan Gosaia Aitziber elkartien eskutik.
11:00etan Bordetxe, plazan.
14:30ean Herri bazkaia.
17:30ean Etxez etxe Irunberriko txarangarekin.
16:00etatik 19:30era Ikuskizuna Joku Trena eta jolas parkea.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Trikidantz taldiekin.
00:30etik 03:30era Dantzaldia Trikidantz taldiekin.  

Egunio, eguerdi eta iluntzien, ardua banatuko da alondeien.
Eguerditan auzuen lentzeria erakusketa.