Urdiaingo festen astelehena: Etorkizuna dantza eskola eta gizonen bazkaria

Guaixe 2018ko uzt. 3a, 11:12

Atzo Etorkizuna Dantza eskolak emanaldi bikaina egin zuen Urdiaingo plazan eta jubilatuak eta gizonak bazkarian bildu eta errondan ibili ziren. Gaur emakumeen txanda da. Horretaz gain, kadeteen txirrindularitza lasterketa dago

Urdiaingo festak

Garilak 3, asteartia
10:00etan Gosaia alondeien, gizonek eskainia.
12:30ean Txamakos, plazan.
14:30ean “Emakumien bazkaia” Txorongo txarangak girotua.
17:30ean Kadete mailako bizikleta lasterketa.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Ken Bat taldearekin.
22:00etan Zezensuzkoa.
00:30ean 03:30era Dantzaldia Ken Bat taldearekin.


Garilak 4, asteazkena
10:00etan Gosaia Aitziber elkartien eskutik.
11:00etan Bordetxe, plazan.
14:30ean Herri bazkaia.
17:30ean Etxez etxe Irunberriko txarangarekin.
16:00etatik 19:30era Ikuskizuna Joku Trena eta jolas parkea.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Trikidantz taldiekin.
00:30etik 03:30era Dantzaldia Trikidantz taldiekin.  

Egunio, eguerdi eta iluntzien, ardua banatuko da alondeien.
Eguerditan auzuen lentzeria erakusketa.