I. Kadeteen Urdiain Saria jokatuko da

Guaixe 2018ko uzt. 4a, 09:04

Gaur, asteartean, 17:00etan hasiko da Burunda klubak antolatutako 51 km-ko proba

Urdiainek kadeteen mailako txirrindularitza proba izanen du, Burunda Txirrindulari Taldeak, hainbat babesleren laguntzarekin, kadeteen I. Urdiain Saria antolatu duelako. Gaur, asteartean abiatuko dira kadeteak, 17:00etan, Urdiaingo plazatik, eta 51 km-ko lasterketa izanen dute aurretik.

Ibilbideari dagokionez, hasieran Iturmendiraino joango dira txirrindulariak, buelta hartu eta Ziordiraino heltzeko. Ziordian norabidea aldatu eta Olaztin sartuko dira, Altamira igo eta Altsasura jaisteko. Altsasutik aurrera jarraituko dute, atzera ere Iturmendiraino. Han buelta hartu eta berriz Ziordiraino joko dute, itzuli egin eta, atzera ere, Altamira igo eta jaisteko. Altamira bigarren aldiz igo eta jaitsi ondoren Urdiaingo helmuga izango dute helburu txirrindulariek.