Urdiaingo festak gaur despedituko dira

Guaixe 2018ko uzt. 4a, 12:20

Gaur despedituko dira Urdiaingo festak, herri bazkaia eta etxez etxeko errondarekin. Haurrendako jokoak izango dira ere

Atzo emakumeen bazkaria izan zen eta kadeteen mailako txirrindularitza lasterketa. Gaur koadrilak herri bazkaian bilduko dira.

Garilak 4, asteazkena
10:00etan Gosaia Aitziber elkartien eskutik.
11:00etan Bordetxe, plazan.
14:30ean Herri bazkaia.
17:30ean Etxez etxe Irunberriko txarangarekin.
16:00etatik 19:30era Ikuskizuna Joku Trena eta jolas parkea.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Trikidantz taldiekin.
00:30etik 03:30era Dantzaldia Trikidantz taldiekin.  

Egunio, eguerdi eta iluntzien, ardua banatuko da alondeien.
Eguerditan auzuen lentzeria erakusketa.