Larrialdi zerbitzuek Urdiaingo lantegi batean sutea zegoela jakin zuten atzo 07:00etan eta Altsasuko eta Cordovillako suhiltzaileak bidali zituzten. Sutea ekoizpeneko labe baten goiko partean sortu zen. Arriskua, ordea, azpian zegoen 8.000 litroko olio biltegiak zuen. Suhiltzaileek 45 minutuan sua itzaltzea lortu zuten. Eta beste horren beste denbora egon ziren lantegian hura guztiz aireztatuta gelditu arte. Suteagatik ez zuten lantegia hustu behar izan. Hori bai, langile bat Etxarri Aranazko osasun etxera eraman behar izan zuten. Eskutan erredura arinak eta aurpegian sumindura arina zituen, antza, su-itzalgailuak sortuak.