Gaztea auto-istripuan hila

Guaixe 2018ko urr. 22a, 08:42

Suhiltzaileen kamioia eta anbulantzia.

19 urteko gazte urdiaindarra auto istripuan hil zen atzo. Berarekin autoan zihoaen 21 urteko hiru gazte arin zauritu ziren. Hirurak Nafarroako ospitale gunera eraman zituzten. Haietako batek buruan kolpe handia hartu eta une batez kordea galdu zuen, baina bere onera berez etorri zen. Zauritutako beste gazteetako batek begian kolpea hartu zuen. Ezbeharra San Pedroko bidetik herrira zihoazela gertatu zen atzo. Hildakoa gidatzen ari zen autoa bidetik atera eta Arakil ibaira erori zen. Ezbeharraren berri 5:56an jaso zuten larrialdi zerbitzuek eta hara Altsasuko osasun taldea, suhiltzaileak eta psikologoa bidali zituen. Foruzaingoak hartu zuen ezbeharra ikertzeko ardura. Aipatu bide hori urtetan makina bat sakandarrek erabili izan dute Altsasun parranda egin eta etxerako bueltan. Ezbehar eta susto ugari izan dira. Esaterako, 2017ko azaroaren 5ean beste auto batek ibaian bukatu zuen.

21 egunetan trafiko istripuan hil den hirugarren gizonezko sakandarra da urdiaindarra. Olatzagutiko motorzale bat hil zen istripuan irailaren 28an. Lastailaren 13an motorzale etxarriarra izan zen ezbeharrean hildakoa. Joan den urtean trafiko ezbeharrean hildako sakandarren kopuru bera berdindu da hiru astetan.