Igandean Sakanako Futbol Topaketetako benjaminen 5. jardunaldia jokatuko da Urdiainen goizeko 10:00etatik aurrera. Guztira bost partida dira jokatuko direnak. Kimuek atsedena hartuko dute
Sakanako Futbol Topaketak Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu, Sakanako futbol klub eta taldeen laguntzarekin. Futbola sustatzea da helburua, eta txikienei txapelketa batean parte-hartzea ahalbideratu nahi zaie, baina ez da txapelketa lehiakorra eta, horregatik, ez da sailkapenik egiten. Sakanako beste herrietako neska-mutikoekin futbolean arituz ongi pasatzea da asmoa, euren arteko harremana sustatzea.
Sakanako Futbol Topaketak
Benjaminen 5. jardunaldia igandean Urdiainen
10:00 Altsasu B – Urdiain
10:50 Altsasu C – Etxarri Aranatz A
11:40 Sutegi 1 – Etxarri Aranatz 1
12:30 Sutegi A – Aralar Mendi 1
13:20 Altsasu A – Aralar Mendi A