Endika Irigoienek Osasunarekin debutatu zuen

Guaixe 2019ko mar. 4a, 16:00
Argazkiak: Osasuna.

Osasuna 2. mailako liderra da eta larunbatean 1 eta 0 irabazi zion Nàstic taldeari. Partida horretan 2. mailako ligan Osasunarekin debutatu zuen Endika Irigoien urdiaindarrak

Sekulako denboraldia egiten ari da Osasuna bigarren mailan. Jagoba Arrasate entrenatzaileak taldeari nortasuna eman dio eta 2. mailako lider da Iruñeko taldea. Larunbatean 1 eta 0 irabazi zuen Osasunak, Roberto Torresek sartutako golari esker, eta nabarmentzekoa da partida horretan Endika Irigoienek (1997, Urdiain) Osasunarekin ligan debutatu zuela.

Atzelari urdiaindarra 85. minutuan sartu zen zelaira, Carlos Clercen ordez. “Hiru puntuak lortu behar genituen eta bagenekien ez zela erraza izango, baina helburua lortu dugu. Debutatu izana, emozio handikoa izan da. Denboraldi guztian barna egon naiz beraiekin entrenatzen, eta Jagobak esan dit egunero bezala aritzeko eta disfrutatzeko, eta horrela egin dut” adierazi zuen urdiaindarrak. “Ikusgarria izan da, zale hauekin gauzak errazagoak dira” aitortu zuen.