Tertulia, kontzentrazioa eta manifestazioa

Alfredo Alvaro Igoa 2019ko martxoaren 8a

Urdiaindarrek plazan goizean egindako kontzentrazioa.

Plaza inguratu, gosaldu, kontzentrazioa egin eta Altsasuko kalejiran parte hartu ondoren, urdiaindarrek kafe tertulian daude orain herrienetxien. 18:00etan, elkarretaratzea eginen dute herrienetxien parean eta hura despedituta Altsasuko eskualde manifestaziora joanen dira.